Gizartea -

Eguneko lerroburuak

B.B. King musikariaren heriotza eta 75.000 euroko iruzurra, albiste

Ostiralari ekin baino lehen ezagutu beharreko bost albisteak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

B.B. King blues gitarra-jotzaile mitikoa hil da, 89 urterekin

B. B. King gitarra-jotzaile mitikoa hil da maiatzaren 14an, 89 urterekin. 'Bluesaren errege' zenak diabetesa zuen duela 20 urtetik, eta azkenaldian makal zebilen.

1925ean Mississippin jaioa, musikari, gitarra-jotzaile, abeslari eta konposatzailea izan zen. 50 disko baino gehiago eta, besteak beste, Three O'Clock Blues, The Thrill is Gone eta When Love Comes to Town (U2rekin batera egindakoa) abesti ezagunak utzi ditu ondare gisa.

(Euskal zaleek ondo ezagutzen zuten King. Donostiako Jazzaldian 7 aldiz egon zen, azkenengoz 2011n).

 

375.000 euroko iruzurra, diru-sarrerak bermatzeko errentan

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu ostegun honetan (lau Gasteizen eta bi Ordizian), Araban diru-sarrerak bermatzeko errentan iruzurra egiten zuen sare bateko kide direlakoan. Orain arte, Ertzaintzak iruzurrezko 35 txosten atzeman ditu, guztira 375.000 euroko iruzurra egiteko baliatu dituztenak. Pakistango pasaporteak erabiltzen zituzten faltsifikazioak egiteko, eta etxebizitzen alokairu eta azpi-alokairu sistema sofistikatua erabiltzen zuten, datuak egiaztatzea zailtzeko.

Futbola: Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du greba

Auzitegi Nazionaleko Lan-arloko Salak Futbol Profesionaleko Ligak (LFP) eskatutako kautelazko neurria aintzat hartu du eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) maiatzaren 16tik aurrera deitutako greba mugagabea bertan behera uztea erabaki du. Auzitegi Nazionaleko autoaren arabera, futbolarien sindikatuak maiatzaren 10ean deitutako grebak ?nahasmen handia sortuko luke antolaketan?. Telebista eskubideak direla eta jaso beharreko diru-sarrerak banatzeko moduarekin ados ez daudelako deitu zuten greba.

C hepatitisa

C hepatitisak kaltetutakoen euskal plataformek atzo salatu dutenez, gaixotasunari aurre egiteko tratamendu berriak zabaltzen ?azkena? izango da EAEko osasun publikoa. Larrien dauden gaixoak  ?bakarrik? artatuko ditu Osakidetzak datozen hilabeteotan, eta gainerakoek 2016ra arte itxaron beharko dute, horien arabera. Beste erkidegoetan, botika berriak hain larri ez dauden gaixoei ere hasi zaizkiela ematen esan dute kaltetuek.

Salaketa horien aurrean, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du Osakidetzak azken belaunaldiko tratamenduekin artatuko dituela C hepatitisak kaltetutako gaixo guztiak, baina arreta hori mailakakoa izango dela, larrien (4. fasean) dauden gaixoei lehentasuna emanda. ?Osakidetzak gaixo guztiak artatzen ditu, ordenan?, nabarmendu du. Horren esanetan, gaixo guztiei emango zaie tratamendua, baina ?ez denei aldi berean, ezta lehen egunetik ere?, azken hori ?ezinbestekoa baita?.

Esteladak eraikin publikoetatik kentzeko agindu dute

?Neutraltasunaren alde?, Kataluniako eraikin publiko eta hauteskunde-lokaletatik bandera independentistak, estelada (izarduna, euskaraz), kentzeko agindua eman du Hauteskunde Batzorde Zentralak atzo, Societat Civil Catalana (SCC) elkarteak eskatuta. ?Hauteskundeetan, botere publikoek neutraltasun politikoa zorrotz betearazi behar dute?, adierazi du hauteskunde-batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak