Gizartea -

Ospitaleak

Larrialdietako pazienteak Gorliz eta Mikoletara bidali ditu Gurutzetak

Ospitaleko larrialdi zerbitzuen kolapsoa salatu dute sindikatuek. Larrialdiek pertsona ugari artatu behar izan dituztela azaldu du ospitaleko zuzendaritzak: 158 paziente 7 ordutan.

Gurutzetako ospitalea. Artxiboko irudia: EiTB
Gurutzetako ospitalea. Artxiboko irudia: EiTB
Gurutzetako ospitalea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietako pazienteak Mikoleta eta Gorlizko ospitaletara bidali ditu Gurutzetako ospitaleak goizean. 10:00etatik 13:00etara arte paziente ugari hurbildu dira, Barakaldoko zentroak jakitera eman duenez.

Gurutzetako ospitalean ordezkaritza duten sindikatuek (ESK, Satse, ELA, UGT, CCOO eta LAB) larrialdi zerbitzuetako kolapsoa salatu dute gaur. Gaixoak pasilloetan artatu dituzte, sindikatuek agiri batean kritikatu dutenez.

Larrialdiek egunero batez beste 342 paziente artatzen dituztela azaldu du ospitaleko zuzendaritzak, baina goizean pertsona asko hurbildu direla erantsi du: 158 paziente 7 ordutan, egunean ohikoa denaren ia % 50. Gainera, 10:00etatik 15:00etara gehiago pilatu direla gaineratu du zuzendaritzak.

Honenbestez, diagnostiko baten zain zeuden pazienteen kopuruak gora egin du larrialdietako zerbitzuan, diagnostiko batek gutxieneko denbora bat behar baitu.

Larrialdi zerbitzuak aurreikustea ezinezkoa dela gogorarazi du ospitaleko zuzendaritzak. Ondorioz, pertsonak heltzen diren heinean artatzen dituztela erantsi du.

Zuzendaritza Larrialdietako Koordinazio Zentroarekin harremanetan jarri da, pazienteak Osakidetzako beste zentro batzuetara bidaltzeko.

Oheak

Zentzu horretan, ohe arazorik ez dagoela azpimarratu du zuzendaritzak, ospitalean geratu behar izan diren paziente guztiek 15:00etarako ohe bat zutelako.

Gurutzetako ospitaleak oheen % 100 zabalik ditu eta azken urteetan oheen kopuruak ez du behera egin. Horregatik, murrizketak ukatu ditu zuzendaritzak. “Mezuekin eta pazienteekin erantzukizuna”, eskatu die zuzendaritzak sindikatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaia Barakaldo albisteak Gorliz azken ordukoa