Gizartea -

Etxebizitza batean

Pertsona bat arin zauritu da Donostian, gas leherketa batean

Loiola auzoko eraikin batean izan da eztanda, eta kalteak eragin ditu etxebizitzaren barruan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat arin zauritu da astearte honetan Donostian, etxebizitza batean izan den gas leherketa baten ondorioz. Loiola auzoan izan da eztanda, Zubiondo kaleko etxebizitza batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Leherketak kalteak eragin ditu laugarren solairuko etxebizitzaren barruan.

Dena dela, eraikina ez dute jendez hustu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak