Gizartea -

Zirkulazioa

AP-8a itxita egon da Deban, autobus batek su hartu duelako

Matxura baten ondorioz piztu da sua, baina bertan zihoazen 20-30 bidaiariak onik atera ahal izan dituzte.

Autobusa, erabat kiskalita. Argazkia: Tolosako Babes Zibila
Autobusa, erabat kiskalita.
Guztiz kiskalita geratu da autobus bat A8 autobian

00:24

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autopista itxi egin behar izan dute gaur arratsaldean Deban (Gipuzkoa), autobus batek su hartu ostean. Bidaiariak onik atera dira eta Itziarreko zerbitzu gunera eraman dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 15:45 aldera gertatu da 51,5. kilometroan, Bilboko noranzkoan, Lurraldebusen ibilgailuak matxura bat izan eta su hartu duenean.

Autopista erabat itxi dute puntu horretan badaezpada ere, baina minutu gutxira ireki egin dituzte Donostiarantz joateko bi erreiak.

16:35erako, berriz, Bilboko noranzkoan ireki dute errei bat, eta bestea itxita egongo da autobusa bertatik eramaten duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gipuzkoa Suteak bideoak Deba albisteak