Gizartea -

Gertakizuna

Kamioi batek su hartu du Bilbon, Arte Ederren Museoaren aurrean

Ibilgailua errauts eginda geratu da, eta gidaria artatu behar izan dute, kea arnastu duelako.

Kamioi bat erraustu da Bilboko Arte Eder museoaren aurrean. Argazkia: Mikel del Tio (@MikelDelTio)
Kamioi bat erraustu da Bilboko Arte Eder museoaren aurrean. Argazkia: Mikel del Tio (@MikelDelTio)
Kamioi bat kiskali da Bilboko Arte Ederren museoaren parean

00:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat erraustu egin da gaur goizean Bilboko erdigunean, Arte Ederren Museoaren aurrean, eta gidaria artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.

Sutea 07:15ean piztu da, matxura baten ondorioz, eta handik gutxira amatatu dute suhiltzaileak.

Zirkulazioa etenda izan da inguruan 09:00ak arte, eta kamioia espaloian geratu da, garabiak noiz eramango zain.

Sutea oso ikusgarria izan da, kea hiriburu osotik ikusi ahal izan delako.

Kamioiak zazpi artelan jaso behar zituen museoan, hilaren 18a arte Cronica taldeari buruz egindako erakusketakoak, hain zuzen ere.

?Zorionez, kamioia hutsik zegoen une horretan?, adierazi dute Arte Ederren museotik.

Ibilgailua SIT garraio enpresakoa da. Konpainiak dagoeneko bidali du beste bat, aipatutako artelanak jasotzeko.

Atzera begirako erakusketa 146 artelanek osatzen zuten, tartean margolanak, eskulturak eta kartelak.

 

Bilbo sutea kamioia (argazkia: @MikelDelTio)

Argazkia: @MikelDelTio

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Bilboko albisteak Artea albisteak Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Bilboko Arte Ederren Museoa