Gizartea -

Azkoitia

Sutea piztu da Azkoitiko Cooperativa Azcoitiana enpresan

Goizeko bederatzietan piztu da sua Baztarretxe auzoko enpresa horretan. Inor ez da zauritu, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da goizeko bederatzietan Cooperativa Azcoitiana enpresan, Azkoitiko Baztarretxe auzoko industrialdean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Antza denez, enpresako tximiniak su hartu du. Hala eta guztiz ere, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek bertaratu dira sua itzaltzera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Azkoitia albisteak