Gizartea -

LOMCE

LHko 3. mailako probaren kontrako protesta egin dute Barakaldon

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren isiltasuna salatu dute eta planto egiteko prest agertu dira.

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LOMCEren baitan Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek egin beharreko azterketen kontra agertu dira larunbat honetan Barakaldoko Ibaibe Ikastetxeko ikasleen gurasoak.

Hezkuntza zentroko ikasleen gurasoek eta Hezkuntza Plataformen Topaguneko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren isiltasuna salatu dute eta proba horren aurrean planto egingo dutela aldarrikatu dute.

Gurasoek urduri daudela adierazi dute hirugarren mailako proba hori Ibaibe Ikastetxean ere egingo dutela dioen zurrumurrua dela-eta. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 30 hezkuntza zentrotan egingo dituzte azterketak, baina ez dute zehaztu non eta noiz egingo dituzten.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarrera isila salatu dute eta, beste hezkuntza zentro batzuek iragarri bezala, planto egiteko eta LOMCEri aurre egiteko prest agertu dira.

"Orain gure txanda heldu zaigu. Eusko Jaurlaritzak isilean darama proba honen aplikazioa, baina zurrumurruak errealitate ari dira bihurtzen ikastetxeetan. Ez digute informaziorik eman: Non egingo dira probak? Noiz? Nork diseinatu eta nork zuzenduko ditu? Galdera horren aurrean Hezkuntza Saila mutu dago. Jakin dezatela gu ere antolatzen hasiak garela eta proba hauei planto egingo diegula", adierazi dute prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE Barakaldo Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Manifestazioak gaur Gurasoak albisteak