Gizartea -

Ezbeharra

20 urteko motozale bat hil da trafiko-istripuz Donostian

Gizonezko gaztea mototik erori da, Buenavista kalean, 06:00ak aldera, eta, ondorioz, hil egin da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko motozale bat hil da Donostian trafiko-istripuz, Donostiako Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra Donostiako Buenavista kalean jazo da, igande honetako 06:00ak aldera. Motozalea motorretik erori da. Bi anbulantzia bertaratu dira, eta motozalea suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Donostia argazkiak