Gizartea -

Bizkaia

Kamioi batek zama galdu du AP-8an, Galdakao parean

Ibilgailuak ongarria zeraman eta errepidera jausi da; halere, gertaerak ez du ez ilararik ez arazorik eragin.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8tik zihoan kamioi batek zeraman ongarria galdu du, eta errepidean zabaldu da, Galdakao parean, 09:00etan, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Ordubete geroago, 10:00ak aldera, zama errei batean barreiatuta zegoen oraindik, baina ez du ez auto-ilararik ez aparteko arazorik eragin, aipatutako iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Galdakao argazkiak Zer gertatu da Bizkaian?