Gizartea -

Ezbeharra

Iruñeko Olave jatetxea hustu dute sute batengatik

Sutea erauzgailuan hasi da, eta ke handia eragin duenez, jatetxea hustu behar izan dute. Lagun bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ke-erauzgailuan piztu den sute batengatik Iruñeko Olave jatetxea jendez hustu behar izan dute, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Olave jatetxea Iruñeko Garde kalean dago.

Ezbeharra 13:34ean hasi da, eta suteak ke handia eragin duenez, jatetxea ebakuatu dute. Gainera, lagun bat bertan artatu behar izan dute, kea arnasteagatik, baina azkenean ez dute ospitalera eraman.

Suteak ke-erauzgailuari batez ere eragin dio. Suhiltzaileek arin itzali dute sutea, eta jazoeraren argiketak Udaltzaingoak bere gain hartu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Suteak gaur Jatetxeak azken ordukoa