Gizartea -

Gipuzkoa

Bi txirrindulari zauritu dira kamioi batek harrapatuta, Elgoibarren

Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da; hainbat anbulantzia eta ertzain bertaratu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi txirrindulari zauritu dira kamioi batek harrapatuta, N-634 errepidean, Elgoibar herri gipuzkoarraren parean.

Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionaren arabera, istripua 10:15ean jazo da gaur, astelehena.

Hainbat anbulantzia eta Ertzaintzako agente bertaratu dira; txirrindulariak artatu eta ospitalera eramateko, batzuk, eta trafikoa bideratzeko, besteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Gipuzkoako albisteak Elgoibar EAE albisteak