Gizartea -

Ingurugiroa

EAEko ingurumenaren 18 'puntu beltzak', Greenpeaceren arabera

Besteak beste, Petronorrek Muskizen duen zentrala aipatu du elkarte ekologistak.

Petronorren planta "Euskadiko Mordor" dela esan du Greenpeacek. EFE
Petronorren planta "Euskadiko Mordor" dela esan du Greenpeacek. EFE
Euskadin ingurumenaren 18 puntu beltz daude, eta 5 Nafarroan

1:36

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greenpeacek 18 "puntu beltz" eta 10 "ekimen berde" identifikatu ditu EAEn, Estatuko ingurumenari buruzko ikerketa baiten baitan.

Puntu beltzen artean, Petronorrek Muskizen duen lantegia aipatu du talde ekologistak, herritarrentzat "mehatxua" delakoan. Bestalde, ekimen positiboen artean, Gipuzkoako 27 herritan abiatutako atez ateko zabor bilketa sistema aipatu du.

Greenpeacek Estatuko erkidegoak zerrendatu ditu, eta Euskadi azkenetakoa da, 17tik 14.a, bertan ingurumenaren kalitatea "baxua" dela ondorioztatu baitu.

Nafarroa, baina, bigarren onena da, Errioxaren atzetik. Kalitate "ertaina" du, elkartearen arabera.

EAEko puntu beltzak

- Greenpeaceren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak "babesa agertu dio frackingari", SHESA enpresaren bitartez Araban eta Bizkaian ikerketak egiteko baimenak eskatu baititu.

- Garoñako zentral nuklearra (Gaztela eta Leon) Gasteiztik 50 kilometro eskasera dago.

- Euskadi energia berriztagarrien ekoizpen txikienetakoa duen erkidegoetako bat da.

- Ziklo konbinatuko hiru zentral ditu: Zierbena, Santurtzi eta Boroa (Zornotza).

- Repsolek baimena lortu du Bermeoko eta Elantxobeko kostaldean hidrokarburoak bilatzeko.

- Petronor, "Euskadiko Mordor". Herriko biztanleen osasunarentzat "arriskua" da.

- Nekazaritza ekologikoak leku txikia du Euskadin; praktika horretara lurzoru gutxien bideratzen duen bigarren erkidegoa da.

- Hainbat atun-ontzi "erraldoik" gehiegizko arrantza egiten dute. Albacora I, Albatun III eta Txori Argi aipatu ditu horien artean.

- Zabalgarbiko erraustegiak gai toxikoak igortzen ditu eta zabor arriskutsuak sortzen ditu. Halere, 20 milioi euroko diru-laguntza publikoak jaso zituen 2012an.

- Zaborrak errausten dituzten hiru zementu-fabrika daude Euskadin: Añorga, Arrigorriaga eta Lemoa.

- Areetako hondartzan egindako hirigintza planak eta dragatzeak “mehatxu” dira kostaldearentzat.

- Bilboko portua dragatzea eta hedatzea “mehatxua” da itsasadarrarentzat eta Abrako badiarentzat. Euskadik hezeguneen % 60 galdu ditu 1987tik 2005era.

- Mundakako hondartza “mehatxatuta” dago 40.000 metro kubiko hondar dragatu dituztelako.

- Basoguneen % 14,41ek bakarrik dute ordenazio plan bat.

- Gueñes: hainbat lurzoru birkalifikatu dituzte etxebizitzak eraikitzeko.

EAEko ekimen berdeak

- 56 udalerri “fracking gabeko udalerri” izendatu dituzte, eta herri ekimen batek 103.589 sinadura bildu ditu praktika hori debekatzea eskatzeko.

- Eragile ugarik parte hartu dute Garoñaren kontrako plataforman, eta herri batzuk, Barakaldo, kasu, energia nuklearraren aurka agertu dira.

- 2050. urterako, Euskadik behar duena baino bederatzi aldiz energia gehiago ekoitzi ahalko du iturri berriztagarrien bidez.

- Gure Energia, burujabetza energetikoaren aldeko plataforma, jaio da.

- Armintzako instalazioetan olatuen energia aprobetxatzeko prototipo bat erabiliko dute.

- Herri mugimendu ugari sortu dira horren inguruan; Coke plantaren aurkako plataforma eta Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldea, esaterako.

- Espainiako Gobernuari laborantza transgenikorik gabeko eremu izatea eskatu dion lehen erkidegoa izan da.

- Arrantzaleek arrantza modu tradizionalak erabiltzen dituzte, duela hainbat mende bezala.

- "Zaborren kudeaketa eredugarria da". 27 udalerrik bat egin dute atez ateko sistemarekin. Gainera, EAE birziklatze tasa handiena duen hirugarren erkideoa da (% 23,55).

- Zero Zabor mugimendua jaio da, Zubietako erraustegia geldiarazteko eta alternatiba jasangarriak sustatzeko.

- Mundakako, Elantxobeko, Bermeoko eta Ibarrangeluko kostaldeak babestuta daude, Biosferaren Erreserbak izendatu baitituzte.

- Hainbat herri elkarte dago kostaldea defendatzeko, hala nola Abra bizirik Getxoko Plataforma.

- Mundaka dragatzearen aurkako mobilizazioa: olatu ospetsua desagertzeko arriskua dagoela ohartarazi dute surflariek.

- Lurraldearen % 34,24 Espazio Natural Babestua edota Natura 2000 Sarearen parte da.

Nafarroako puntu beltzak

- Frackinga: Foru Gobernuak esplorazioak egiteko hainbat baimen eman ditu.

- Ziklo konbinatuko zentral termiko bat dago Castejonen, hirigunetik gertu.

- Olaztiko erraustegia “oso kutsagarria da”.

- Nafarroak 7.264,26 hektarea bideratu zituen iaz laborantza transgenikora.

- Egueseko “espekulazio urbanistikoa”.

Nafarroako ekimen berdeak

- Nafarroako Parlamentuak frackinga debekatzeko lege bat onartu du, Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin duen arren.

- Gutxienez 14 udalerri “fracking gabeko eremu” dira.

- Nafarroako Fracking Ez Plataforma: 5 udalek, 10 kontzejuk, 16 elkartek eta ehunka pertsonak bat egin dute elkarte horren adierazpenarekin.

- 2050. urterako, Nafarroak behar duena baino 45 aldiz energia gehiago ekoitzi ahalko du iturri berriztagarrien bidez.

- Errausketaren aurkako mugimendua. Hainbat elkarte jaio dira: 3 Mugak Batera, Olaztin Errausketarik Ez…

- Gutxienez bi udalerri “transgeniko gabeko eremu” dira.

- Nekazaritza ekologikora hektarea gehien bideratzen dituen bosgarren erkidegoa da (landutako lurren % 9,40).

- Gehien birziklatzen duen bigarren erkidegoa da (zaborren % 29,58, 2013an).

- Hainbat mankomunitatek (Sakana, Bortziriak, Malerreka eta Baztan) konpostaren eta atez atekoaren aldeko apustua egin dute.

- "Basoetan kudeaketa onal". Basoguneen % 50,82k ordenazio plana dute. Gainera, ez dago desertizazio arriskurik.

- Lurren % 34,74 Espazio Natural Babestu izendatu dituzte edo Natura 2000 sarearen parte dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ingurumena azken ordukoa