Gizartea -

Jazoera

Ama ustez hiltzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Bartzelonan

70 urteko ama sastatzea egotzi diote gizonari. Atxilotu ostean, ospitale bateko psikiatria zerbitzura eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du igande honetan 70 urteko ama hiltzea leporatuta, Bartzelonako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Dirudienez, atxilotuak bere ama sastatu egin du.

Jazoera 07:50ak aldera izan dira, Aiguader Doktore kalean, Ciutat Vellako barrutian. Gertatutakoa Udaltzaingoaren patruila bati aitortu dio erasotzaileak, eta hura atxilotu ostean, ospitale bateko psikiatria zerbitzura eraman dute. Bertan ospitaleratuta utzi dute, Poliziaren zaintzapean.

Bartzelonako Larrialdietarako eta Larrialdi Sozialetarako Zentroaren arreta psikologikoaren zerbitzua aktibatu du Udalak, biktimaren eta erasotzailearen senideak artatzeko.

Esquadra Mossoek ikerketa abiarazi dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko, eta hilketa izan den etxebizitza miatu dute. Atxilotuaren buruko osasuna behar bezalakoa izan bezain laster, gizonari deklarazioa hartuko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona albisteak