Gizartea -

Jazoera

Lau mendizale aurkitu eta erreskatatu dituzte Gorbean

Menditik jaisteko bidea aurkitzen ez zutela ikusita, Ertzaintzari deitu diote. Horrek helikoptero bat mobilizatu du, baina azkenean ez dute hura erabiltzeko beharrik izan.

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorbeatik jaisterakoan arazoak izan dituzten lau mendizale aurkitu eta erreskatatu ditu Ertzaintzak, EFE albiste-agentziak jakinarazi duenez.

Lehenengo jarduketa 14:00ak igarota izan da, 26 eta 27 urteko bi mendizalek abisua eman dutenean. Dirudienez, menditik jaisteko bidea ez zuten aurkitzen, eta izutu egin dira.

Larrialdi zerbitzuei deitu eta euren koordenatuak eman dizkiete. Whatsapparen bidez, Gorbeatik jaisteko argibideak jaso dituzte, eta Ertzaintzaren patruila bateraino iritsi dira. Ondoren, patruila horrek haren ibilgailuarengana eraman ditu gazteak.

Bestalde, 16:00ak aldera, beste bi mendizalek larrialdietarako zerbitzuei deitu diete, Gorostianoko aterpean zeudela, neka-neka eginda.

Ertzaintzako helikoptero bat mobilizatu dute, baina azkenean ez dute hura erabiltzeko beharrik izan, erreskatea lurrez egin baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal mendiak argazkiak