Gizartea -

Ezbeharra

Motorzale bat hil da zirkulazio istripuan, Errenterian

Ezbeharra 15:30ean izan da, GI-2132 errepidean, Oiartzun eta Astigarraga artean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da astelehen honetan Errenterian, zirkulazio istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 15:30ean izan da, GI-2132 errepidean, Oiartzun eta Astigarraga artean.

Zehazki, moto baten eta furgoneta baten arteko istripua izan da, eta motorzalea (gizonezko bat) bertan hil da, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ezbeharraren ingurukoak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa