Gizartea -

Abrako Itsas Klubaren ondoan

90 urteko emakume bat hil da Getxon, itsasora erorita

Biktima Barakaldoko bizilaguna zen. Adineko emakumea Itsas Klubaren arrapalara jaitsi da, botila batekin ura hartzeko borondatearekin. Bi pertsona uretara bota dira biktima erreskatatzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

90 urteko Barakaldoko (Bizkaia) bizilagun bat hil da gaur Getxon, Abrako Itsas Klubaren ondoan, itsasora erori eta gero. Adineko emakumea Itsas Klubaren arrapalara jaitsi da, botila batekin ura hartzeko borondatearekin, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria 13:40 aldera jazo da. Biktima Abrako Itsas Klubaren alboan dagoen arrapalara jaitsi da Areetako auzoan. Antza denez, botila batekin ura hartu nahi zuen emakumeak.

Adinekoa itsasora erori da eta bi pertsona uretara bota dira erreskatatzeko. Emakumea uretatik ateratzea lortu dute. Areetako hondartzaren bi sorosle biktima suspertzen saiatu dira, baina hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Azken ordukoa Bizkaia