Gizartea -

Etorkinak

Gibraltarko itsasartea igaro nahi zuten 23 etorkin erreskatatu dituzte

Bi ontzi pneumatikotan zeharkatu nahi zuten itsasartea, arraunean eginez. Erreskate taldeek Tarifako portura eraman dituzte guztiak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Salbamenduko taldeek Saharaz hegoaldeko 23 etorkin erreskatatu dituzte ostiral honetan Gibraltarko itsasartean. Antza denez, bi ontzi pneumatikotan zeharkatu nahi zuten itsasartea, arraunean eginez. Erreskate taldeek Tarifako portura eraman dituzte guztiak: 18 gizon, 4 emakume eta haur bat.

Lekuko batek etorkinez beteriko bi ontziren berri eman dio 06:30ean Itsas Salbamenduari, eta horrek Salvamar Alkaid ontzia mugiarazi du.

Ontzietako bat Tarifatik zazpi miliara aurkitu dute; bederatzi gizon eta bi emakume zihoazen bertan.

Geroago, 08:20 aldera, Tarifatik hego-mendebaldera, beste ontzi bat zegoela ohartarazi du arrantza-ontzi batek. Horren aurrean, Salvamar Alkaid ontzia bertaratu da, eta bederatzi gizon, bi emakume eta haur bat erreskatatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa