Gizartea -

Frantzia

Dominique Strauss-Kahn errugabe jo du Frantziako justiziak

Prostitutekin orgiak antolatzea egotzita epaitu zuten Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohia. Lillego Auzitegiak errugabe jo du orain.

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lilleko Auzitegiak errugabe jo du Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) presidente ohia, prostitutekin orgiak antolatzea egotzita haren kontra izandako auzian.

Bernard Lemaire epaimahaiko presidenteak epaiaren irakurketan esan du Strauss-Khanek "bezero jarrera" izan zuela eta horrek ez duela lege urraketarik suposatzen.

Lemairek azaldu du ez dagoela frogarik esateko Strauss-Khanek bazekienik orgietan parte hartzen zuten neskak prostitutak zirela. Horrela, epaileak bat egin du politikari sozialistaren defentsak otsaileko epaiketan plazaratutako lerroarekin.

Carlton auziko (orgiak egiteko erabiltzen omen zuten Lilleko hotelaren izenaz ezagutzen da auzia) epaiketa otsailean egin zuten. Orduko hartan Strauss-Kahnek adierazi zuenez, ez zekien sexu saioetan aritzen ziren emakumeak prostitutak zirenik. 10 urteko kartzela zigorra eta 1,5 milioi euroko isuna eskatu zuten NDFko presidente ohiarentzat.

Fiskaltzak Strauss-Khanen absoluzioa eskatu zuen epaiketan, prostituta sarearen osaketan nahastuta zegoela esateko nahikoa froga ez zegoela argudiatuta. Halaber, akusazio partikular gisa aurkeztu ziren prostitutek kalte-ordain eskaerak erretiratu zituzten epaiketa amaieran.

Bestalde, Dominique Strauss-Kahnekin batera epaituak izan ziren beste 13 lagunetatik bakarra zigortu dute: Rene Kojfer, Lilleko Carlton hoteleko harreman publikoetako arduradun ohia. Antza, Lilleko Carlton hotela zen prostituta sare nagusi horretako operazio-base nagusia. Kojferri urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote, baina ez du zigorra bete beharrik izango.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NDF bideoak