Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Zumaian harkaitzetara erori zen motozalea hil egin da

Igande eguerdian izan zen istripua, N-634 errepidean, Zumaia eta Getaria artean. Bide-seinale baten kontra jo zuen motor-gidariak, eta itsaslabarrera erori zen, harkaitz artera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Zumaian, N-634 errepidean, moto istripua izan zuen 29 urteko errenteriarra hil egin da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Zumaia eta Getaria lotzen dituen bidean izan zen ezbeharra; harkaitz artera erori zen motor-gidaria, eta larri eraman zuten Donostia Ospitalera.

Atzo gauean zendu zen motozalea. Ertzaintzaren arabera, bide-seinale bat jo zuen, eta errepide ertzeko itsaslabarrera erori eta konorterik gabe geratu zen. Yamaha markako YXF 600 modeloko motor bat gidatzen ari zen.

Ertzaintzak eta suhiltzaileek hartu zuten parte erreskatean, eta anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten Donostia Ospitalera, larri. Bertan hil da, bart.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Zumaia