Gizartea -

Istripua

Gizonezko bat hil da Santurtzin, horma batetik erorita

Ezbeharra goizaldean izan da, Estrada de Zomillo kalean. Lau metroko altuera batetik erori da gizonezkoa.

M.I. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da Santurtzin (Bizkaia), lau metro inguruko horma batetik erorita. Goizaldean, 04.25ean, izan da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi jakitera eman dionez.

Santurtziko Udaltzaingoak Estrada de Zomillo kalean zaurituta eta konorterik gabe gizonezko bat zegoela jakin du. Antza, istripua izan du eta lau metro inguruko horma batetik erori da. Ezbeharra izan den lekura anbulantzia bat gerturatu den arren, gizonezkoa hilda zegoela baieztatu dute.

Hilotza Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora dute eta autopsia egingo diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi argazkiak Zer gertatu da Bizkaian?