Gizartea -

Kamioi batek eragin du

Bost lagun zauritu dira A-1ean, Gasteiz parean izandako istripu batean

Errepideko erreietako bat itxi behar izan dute, baina ez da ilara handirik sortu. Zaurituak arabar hiriburuko zenbait ospitaletara eraman dituzte.

Bost lagun zauritu dira A-1ean, Gasteizen izandako istripu batean

00:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona zauritu dira A-1 errepidean, Gasteiz parean izandako istripu batean, kamioi batek artaziarena egin eta Madrilerako noranzkoan zihoazen bi autok horren kontra talka eginda, Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez.

Istripua 05:30ean izan da, A-1ean, Gamarrarako irteeraren parean, eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, Madrilerako noranzkoan, 08:30 arte. Ondoren, errei bat itxita izan da, baina ez da ilara handirik sortu, zirkulazioak behera egin duelako.

A-1 itxita egon den bitartean, arabar hiriburuko errepide batetik bideratu dute zirkulazioa.

Zaurituak hiriburuko zenbait ospitaletara eraman dituzte, aipatutako iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Araba Gasteiz albisteak