Gizartea -

Nagore Laffageren oroimenez

Iruñeko udaletxea lilaz tindatuko dute uztailaren 7an

Udaletxeak lila kolorea hartuko du berdintasunaren alde eta erizain gaztearen oroimenez; izan ere, hilketaren zazpigarren urteurrena beteko da. Gainera, elkarretaratzea egingo dute uztailaren 5ean.

Iruñeko udaletxea. Artxiboko irudia: Lontzo Sainz
Iruñeko udaletxea. Artxiboko irudia: Lontzo Sainz
Iruñeko udaletxea. Artxiboko irudia: Lontzo Sainz

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko udaletxearen fatxada lilaz tindatuko dute uztailaren 7an, San Fermin egunean. Berdintasuna aldarrikatzeko ekimena izango da. Era berean, Nagore Laffage gogorarazi nahi dute; izan ere, hilketaren zazpigarren urteurrena beteko da.

Jose Asiron Iruñeko alkateak azaldu duenez, ‘Astelehen Lila’ kolektiboak proposatuta hartu dute erabakia. Kolektiboaren ordezkariak udal Gobernuarekin bildu dira gaur proposamenen berri emateko.

Festetan “berdintasuna barneratu” nahi du kolektiboak proposamenekin. “Erasorik ez” izatea nahi dute. Era berean, 20 urteko Nagore Laffage gogorarazi nahi dute ekimenarekin. Psikiatriako mediku batek gaztea hil zuen duela zazpi urte. Horretarako, udaletxeko fatxadak begizta lila bat jantziko du uztailaren 7an, “Ez, ez da” leloarekin.

Elkarretaratzea uztailaren 5ean

Gainera, uztailaren 5erako elkarretaratze bat deitu du kolektiboak, eta Udalak bat egitea adostu du, Asironek erantsi duenez. Elkarretaratzea Gazteluko plazan egingo dute, 12:00etan, “Nagore Laffageren hilketa, bere memoria, justizia eta kalte-ordainerako eskubidea” gogorarazteko.

“Kalea, gaua eta festa guztiena da. Ez, ez da. Erasorik ez. Festak berdintasunean. Biktima guztiengatik. Justizia denontzat” lelopean antolatutako kanpainari babesa eman nahi diote, ‘Astelehen Lila’k gaineratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak San Fermin jaiak