Gizartea -

Gertakari larria Gipuzkoan

32 urteko urpekari bat hil da Deban

Gertakaria 18:20 aldera jazo da. Urpean igeri egiten ari zen beste gizon batek urpekaria ahoz behera ikusi du ur gainean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urpekari bat, 32 urteko Debako (Gipuzkoa) bizilaguna, hil da arratsaldean, kostaldean. Biktima konorterik gabe erreskatatu dute.

Gertakaria 18:20 aldera jazo da. Urpean igeri egiten ari zen beste gizon batek urpekaria ahoz behera ikusi du ur gainean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bigarren urpekariak larrialdi zerbitzuei abisua eman die eta sorosleek biktima uretatik ateratzea lortu dute. Ondoren haitz zonalde batera eraman dute sorosleek.

Ertzaintzako helikoptero bat bertaratu da eta biktima Debako Ondarbeltz hondartzara eraman du. Anbulantzia bateko erizainak urpekaria suspertzen saiatu dira bertan, baina alferrik.

Ordu batzuk lehenago, 79 urteko emakume bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan. Antza denez, uretan zegoenean konortea galdu du adinekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Albisteak Gaur Deba bideoak Albisteak Itotze kasuak