Gizartea -

Difteria

Difteria zuen sei urteko haurra hil da

Orain 28 egun gaixotu zen haurra eta erietxera eraman zuten, difteria zuela eta. Haurrak difteriaren aurkako txertoa hartu gabe zuen.

Hil egin da difteriak jota zegoen Oloteko sei urteko umea

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Difteria zuen Oloteko sei urteko haurra gaur goizaldean hil da Bartzelonako Vall d?Hebron erietxean, ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Orain 28 egun gaixotu zen haurra eta erietxera eraman zuten, difteria zuela eta. Haurrak difteriaren aurkako txertoa hartu gabe zuen.

Umeak Errusiatik ekarritako toxinen kontrako sendagaia jaso du, Europako beste herrialdeek ez zutelako alerik.

Difteriaren bakteria beste zortzi umeri eta heldu bati atzeman zitzaien, denak umearen ingurukoak eta txertoa ipinita zutenak, baina baliteke txertorik gabeko pertsonak kutsatu izana.

Katalunian agertutako difteria kasu horren harira, txertoen gaineko eztabaida sortu da Espainian.

Haurrei txertoa jartzeko dei egin die Kataluniako Generalitateak gurasoei

Boi Ruiz Generalitateko Osasun kontseilariak kazetarien aurrean aitortu du txertoen gaian "zero arriskua" ez dela existitzen, baina azpimarratu du hori ez dela erabili behar txertoen kontrako mezu faltsuak zabaltzeko. Halaber, aipamen berezia egin die "txertoen eraginkortasuna zalantzan jartzeko" adierazpen publikoak egin dituztenei.

Halaber, haurrei txertoa jartzeko dei egin die Osasun kontseilariak gurasoei eta, aldi berean, "lasaitasun mezua" bidali die txertoa jaso dutenei. Gainera, txertaketa sistema zalantzan jartzen dutenei arduraz jokatzeko eskatu die, haren esanetan, ez baitago txertoen gaineko eztabaida zientifikorik.

Kontseilariak adierazi du Espainiako Osasun ministroarekin hitz egin duela txertaketen aldeko kanpaina "ziztatzaileago" bat abiatzeko. Dena den, oraingoz baztertu egin du haurrei txertoa jartzea derrigorrezko bihurtzea.

"Eskoletan txertaketa kartillak itzultzen ez dituzten haurrak identifikatuta ditugu eta populazio horretan jarriko dugu azpimarra datorren ikasturtearen hasieran" ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona