Gizartea -

Urrezko Hirukia sariak

EHGAMek LAB eta STEE-EILAS saritu eta Bilboko Udala 'zigortu' ditu

Homosexualen eskubideak defendatzen dituen elkarteak Bilboko Udala 'zigortu' du, 2010eko araudi bati erreparatuta, Santa Domingoko aldapan gizonezkoen arteko amodio-aferak debekatzeagatik.

EHGAMek Urrezko Hirukia sariak banatu ditu. Argazkia: EiTB
EHGAMek Urrezko Hirukia sariak banatu ditu.
EHGAMek Urrezko Hirukia sariak banatu ditu. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHGAM homosexualen eskubideak defendatzen dituen elkarteak Urrezko Hirukiak sariak banatu ditu, eta LAB eta STEE-EILAS sindikatuak saritu ditu aurten. Gainera, Bilboko Udala 'zigortu' du "Santa Domingoko aldapan gizonezkoen arteko amodio-aferak" debekatzeagatik.

EHGAMek irabazleak jakitera eman ditu gaur. Hori dela eta, Urrezko Hirukia eman die STEILASi "Genero eta aniztasun sexualerako Gida" argitaratzeagatik, eta LABi "Lan-zentroetan bazterkeriaren eta jazarpen homofobikoaren aurkako Protokoloa" egiteagatik.

Bestalde, Iñaki Perurenari eta maiatzaren 17ren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiko kanpainan parte hartu zutenei aipamen berezia eman diete.

Oihal-Abarketaren 'zigorra', berriz, Bilboko Udalarentzat izan da, 2010eko Espazio Publikoaren Erabilera Arautzeko Ordenantzari erreparatuta, Santa Domingoko aldapan gizonezkoen arteko amodio-aferak debekatzeagatik.

Gainera, Jose Ignacio Munilla gotzainak aipamen negatiboak jaso ditu, 'Sexo con alma y cuerpo' liburuan egindako adierazpenengatik. Azkenik, Europako Justizia Auzitegiari ere aipamen ezkorra egin diote, odola eman ahal izatea homosexualei galaraztea diskriminazioa ez zela ebatzi zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Gizartea Sindikatuak LGTBI+ albisteak Steilas