Gizartea -

Nafarroa

Iratiko oihanean galdutako mendizalea hilda topatu dute

Atzo perretxikotara joan zen lagun batzuekin, banandu egin ziren eta ordutik ez zuten haren berririk. Euskal Irratiak Ipar Euskal Herriko irratien sareak baieztatu duenez, goizean aurkitu dute, hilda.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilda aurkitu dute atzotik Iratiko oihanean falta zen 79 urteko baionarra. Onddo bila joan zen lagun batzuekin, eta une batez taldetik banandu zen.  Hitzordua jarri zuten berriro elkartzeko, baina ez zen esandako tokira agertu.

Atzo iluntzetik, haren bila aritu dira Miarritzeko polizia-etxeko agenteak, mendian bilaketak egiten trebatutako zakurrak baliatuz.

Euskal Irratiak Ipar Euskal Herriko irratien sarean baieztatu duenez, gaur goizean aurkitu dute haren gorpua. Iturri horren arabera, Iñaki Olaziregi Botas iheslari ohi urretxuarra da hildakoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea