Gizartea -

Pentsamenduaren Kongresua

Urkullu: 'Hezkuntza lanabes boteretsua da'

ICOT 2015 Kongresuaren inaugurazioan, Euskalduna Jauregian, Euskadi bisitatzen ari direnei ongietorria egin die lehendakariak. Euskadi “mundura zabalik dagoen herri bat” dela adierazi du Urkulluk.

Iñigo Urkullu lehendakaria ICOT 2015 Kongresuan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria ICOT 2015 Kongresuan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria ICOT 2015 Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, “esfortzua eta eskuzabaltasuna, etika eta elkartasuna, eskubide eta betebeharren diskurtsoa sustatzen dituen lanabes boteretsua da” hezkuntza.

ICOT 2015 Pentsamenduari buruzko Nazioarteko Konferentziaren inaugurazioan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadira etorri direnei ongietorria eman die lehendakariak. Euskadi “mundura zabalik dagoen herri solidario eta barneratzailea da, herri abegitsua dela erakusteko gogotsu dago, euskara hizkuntza propioa duen herria, hizkuntza eta kultura aniztasuna aberastasuna eta aukera bezala ulertzen dituen herri bat” dela azpimarratu du Urkulluk.

Bestalde, Ewan Mcintoshen esaldi bat aipatu du lehendakariak hitza hartu duenean: “Ezagutzari heltzea gauza bat da, eta beste bat, zentzu zabal batean, jakinduriari ekarpena egitea”.

‘Triangelu birtuosoa’

“Bilera honen helburua hori da niretzat. Oinarrizko gai bat landuko duzue, gaztetasunaren, hezkuntzaren eta etorkizunaren triangelu birtuosoa”, erantsi du lehendakariak.

“Kongresuaren ekarpenak eta eztabaidak interes handiarekin jarraituko ditu” Euskadik, esan du lehendakariak, “hezkuntza sistema propioa” nabarmendu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Iñigo Urkullu Euskalduna Jauregia argazkiak