Gizartea -

Trafiko istripua

Hiru zauritu, bat larri, bi autok talka eginda, Martzillan

Ezbeharra 22:30ean jazo da, AP-15eko 29. kilometroan, NA-128 errepiderako irteeran.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun zauritu dira, horietako bat larri, NA-128 errepidean, Martzillan, bart izan den trafiko istripuan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Bi autok talka egin dute.

Ezbeharra 22:30ean jazo da, AP-15eko 29. kilometroan, NA-128 errepiderako irteeran.

Ibilgailu bateko gidaria larri zauritu da eta Nafarroako Ospitalera eraman dute. Antza, kontrako noranzkoan zihoan istripua gertatu den unean.

Beste gidaria ere ospitalera eraman behar izan dute, Tuterara, zauri arinak baitzituen. Auto horretan zihoan beste pertsona batek ere zauri arinak egin ditu, eta hori ere Tuterako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan