Gizartea -

Radarrak

Euskadik ez du radar mugikorrak non dauden jakinaraziko

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren hitzetan, non dauden esanda "eraginkortasuna galtzen dute" eta Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren iragarpena "tranpatia" dela azpimarratu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak nabarmendu duenez, ez dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dauden radar mugikorren kokapenaren berri emango eta Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT, gaztelerazko sigletan) horren harira egindako iragarpena "tranpatia" dela azpimarratu du.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, Ertzaintzak finkoak diren radarren kokapena Trafiko Zuzendaritzako webgunean dago ikusgai, "nahi duen orok bertan begira dezake", argitu du.

Segurtasun Sailak ez du, ordea, radar mugikorrak non dauden jakinaraziko, hala eginda, "eraginkortasuna galtzen" dutelako.

Hain justu, Espainiako Estatuan dauden radar mugikorren kokapenaren jakinarazi du DGTk. Beltran de Herediaren ustez, jokaera "tranpatia" da hori; izan ere, "radarrak kokatuko dituzten bigarren mailako errepideen berri eman dute, baina ez bide tarteak eta kilometroak", kritikatu du Segurtasun sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza