Gizartea -

Kanpaina sanferminetan

Kazetariak eta sanferminetako pertsonaiak, sexu-erasoen aurka

Dantzariek, dultzaineroek, entzierroko medikuek, peñen federazioak, entzierroko artzainek eta txistulariek kazetariekin bat egin dute kanpainan, baita erraldoien lau erreginek ere.

Elkarretaratzea Iruñeko udaletxearen aurrean. Artxiboko irudia: EFE
Elkarretaratzea Iruñeko udaletxearen aurrean. Artxiboko irudia: EFE
Elkarretaratzea Iruñeko udaletxearen aurrean. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak eta Sanferminak Berdintasunean’ kolektiboak sexu-erasoen aurka martxan jarritako kanpainarekin bat egin dute gaur kazetariek eta jaietako pertsonaiek.

Dantzariek, dultzaineroek, entzierroko medikuek, peñen federazioak, entzierroko artzainek eta txistulariek kazetariekin bat egin dute kanpainan, baita ‘Caravinagre’ kilikiak eta erraldoien lau erreginek ere.

Guztiak argazki batean agertu dira sanferminetan sexu-erasoak errefusatzeko.

Era berean, Pilar Mayo Emakumeen Udal Kontseiluko ‘Sanferminak Berdintasunean’ kolektiboaren koordinatzaileak bat egin du aurten. Kanpainan komunikabideei “leku garrantzitsu bat” uztea iaz pentsatu zutela gogorarazi du Mayok.

Iaz komunikabide guztien batasuna lortu zutela goraipatu du Mayok. “Interesgarria izan zen”, erantsi du. Aurten sanferminetako pertsonaia ezagunak barneratu dituztela zehaztu du. “Ezezkoak, jaietan, ezezkoa izaten jarraitzen du” eta festetan “ez du guztiak balio”, aldarrikatu dute guztiek batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Tratu txarrak Sanferminak Gizartea Kazetaritza