Gizartea -

Istripu hilgarria

71 urteko baserritar bat zendu da, Igorren istripua izan eta gero

Baserriko traktorearekin izan du istripua.

Baserritar bat hil da traktore istripuan, Igorren

00:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 71 urteko Igorreko baserritar bat hil da ostiral honetan, Bizkaiko udalerri horretako baso-pista batean traktorearekin istripua izan ostean.

Gertakariak 15:00ak aldera jazo dira Mikele Deuna auzoa. Ordu horretan, eta oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, gizonezkoak ezbeharra izan du baserriko traktorearekin.

Istripua izan den tokira osasun-zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren biziaren alde. Hildakoaren gorputza dagoeneko auzitegiko institutu anatomikora eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Lan-istripuak Igorre