Gizartea -

Gipuzkoan

Gazte bat atxilotu dute Arrasaten emakume bati ukituak egiteagatik

22 urteko gizonezkoari sexu-erasoarekin lotutako delitua egotzi diote, igogailu batean bularrean ustez ukituak egiteagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gizonezko bat atxilotu dute Arrasaten (Gipuzkoa), sexu-erasoarekin lotutako delitua egotzita. Atxilotua igogailu batera igo da emakume batekin, eta ustez ukituak egin dizkio bularrean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaerak maiatzaren hasiera jazo dira, Bergaran. Emakume bat etxeko atarira sartzerakoan, ustezko erasotzailea ere sartu eta batera igo dira igogailuan. Gizonezkoa arinago da igogailutik, eta eskailerak igota, emakumezkoaren solairura iritsi da. Orduan, emakumeari eraso egiten saiatu da eta, prakak jaitsita dituela, emakumeari ukituak egin dizkio bularrean.

Emakumeak ihes egiten lortu du, etxean giltzapetu da, eta Ertzaintzari deitu dio. Geroago, Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, eta azkenean, ustezko erasotzailea aurkitu, identifikatu eta atxilotu du ostiral arratsalde honetan Arrasaten.

Bestalde, joan den ekainean Bergaran ere izandako antzeko jazoera batekin atxilotuak lotura duen ikertzen ari dira.

Atxilotua epailearen aurrera eraman dute dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arrasate argazkiak Indarkeria matxista