Gizartea -

Ararteko

Tumore bat topatu diote biriketan Manu Lezertua arartekoari

Ebakuntza egin behar diotenez, aste batzuetan bajan egongo da eta Julia Hernandez ondokoak hartuko du bere lekua, Arartekoak ohar batean jakinarazi duenez.

aGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Lezertua arartekoari tumore bat topatu diote biriketako batean, eta kentzeko, ebakuntza egingo diote asteon. Bajan dagoen artean, Julia Hernandez Ararteko ondokoak beteko du haren lekua.

Arartekoak ohar batean jakinarazi duenez, Lezertuak larrialdietara jo zuen ekainaren 22an, belaunean min handia zuela eta.

Hainbat proba egin ostean, biriketako batean tumore bat zeukala ondorioztatu zuten medikuek, eta ebakuntza egitea erabaki.

Hain justu, asteon bertan egingo diote ebakuntza. Bajan den artean, Julia Hernandez ararteko ondokoak beteko du haren hutsunea.

Maiatzetik ararteko

Ekainaren 18an egin zuen karguaren zina Lezertuak, giza eskubideen, duintasunaren eta herritarren askatasunaren aldeko mezu batekin.

Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 28an izendatu zuen ararteko, EAJ, PSE eta PP alderdien aldeko botoarekin. EH Bilduk bere hautagaia aurkeztu zuen eta UPyDk zuri bozkatu zuen.

Julia Hernandezek bi agintaldi daramatza arartekoaren ondoko gisa. Iñigo Lamarcarekin kargua izan da, eta ekainaren 22an bertan jarraitzea adostu zuen Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea