Gizartea -

Istripua

Gizon bat hil da Astigarragan, trenak harrapatuta

Ergobia auzoko trenbide-pasagunean jazo da ezbeharra, trenak 60 urteko gizona harrapatu duenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da astelehen honetan Astigarragan (Gipuzkoa), tren batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra 10:50ean jazo da, Ergobia auzoko trenbide-pasagunean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, trenak 60 urteko gizona harrapatu du, eta gizonezkoa bertan hil da. Gizonezkoaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak Donostian duen egoitzara eraman dute, autopsia egitera. Ezbeharraren ondorioz, trenen joan-etorria eten behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Astigarraga