Gizartea -

Gertakaria

Gazte bat hil da Arga ibaian, Iruñean

Ibaian bainua hartzeko egokitutako eremu batean zegoen, uretara jauzi egiteko soka bat dagoen lekuan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko gazte bat hil da gaur eguerdian, sanferminak ospatzen hasi diren lehen egunean, Arga ibaian, Iruñean. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez, litekeena da itota hil izana.

Igeriketa klubaren inguruan artatu dute gaztea, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko.

Nafarroako hiriburuan ibaian bainua hartzeko egokitutako tarte batean zegoen gorpua, uretara jauzi egiteko soka bat dagoen lekuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Entzierroa zuzenean Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ibaien azken ordukoa Itotze kasuak