Gizartea -

gertaera

Armadun gizon batek tentsio handia eragin du Gasteizko erdigunean

Ertzaintza indarrez sartu behar izan da etxebizitzan gizona atxilotzeko. Agenteek aire konprimatu bidezko pistola bat topatu dute, antza, atxilotuak erabili duena.

Gizon baten mehatxuek Gasteizko erdigunea aztoratu dute

1:25

iker gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Gasteizko Prado kalea (erdigunean) hesitu du, gizon bat etxebizitza bateko leihotik atera eta hainbat oihu bota eta gero, pistola bat eskuan zuela.

Antza denez, gizonak (Amador izenekoa eta 40 urte ingurukoa) 'Jaungoikoa naiz", "Gora ETA militarra" eta "Danok akabatuko zaituztet" oihukatu du, lekukoen arabera.

Gizonak jarrera aldatzeko ahaleginak egin eta gero, Ertzaintzaren agente bereziek esku hartu dute, etxebizitzan sartu dira indarrez eta gizona atxilotu dute.

Gainera, agenteek aire konprimatu bidezko pistola bat topatu dute, antza, atxilotuak erabili duena.

Ondoren, Ertzaintzak Santiagoko Ospitalera eraman du atxilotua, azterketa medikua egin diezaioten, zantzuen arabera, badirudielako buruko arazoren bat duela.

Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoak azaldu duenez, gertaeraren ondorioz moztutako kaleek eta garraio publikoen zerbitzuek normaltasuna berreskuratu dute dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gasteiz