Gizartea -

Unibertsitate publikoak

EAE eta Nafarroa, unibertsitate ikasleko gehien gastatzen dutenak

EAE da buru, 9.312 euroko gastuarekin eta, ondoren, Nafarroa, 8.355 eurorekin.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako unibertsitate publikoak dira batez beste Estatuan ikasleko gehien gastatzen dutenak: 9.312 eta 8.355 euro, hurrenez hurren, Conocimiento y Desarrollo fundazioak egindako txostenaren arabera.

Ana Botinek zuzentzen duen fundazioak urtero egiten du "Garapenari Espainiako unibertsitateek egiten dioten ekarpena"ren inguruko txostena. 2014ko urteari dagozkion datuek Hego Euskal Herriko unibertsitateak jarri dituzte 47 unibertsitateen zerrendaren goialdean.

Erkidegoen artean alde handia dago unibertsitate bakoitzaren gastuaren artean: gutxien, 5.000 euro pasatxo inbertitzen dituzte Balearretako edo Extremadurako unibertsitateek, gehien, EAEkoak eta Nafarroakoak.

Txostenaren arabera, Espainiako unibertsitate sare publikoaren gastua 8.761 milioi eurokoa da, 2009an baino % 12,2 eta 2012an baino % 1,4 gutxiago.

Unibertsitateko langileak ordaintzeko gastuaren % 62,7 bideratzen dute unibertsitateek. Hala, zentroek ikasleei bideratutako diru partida zenbaterainokoa den neurtzeko gastu guztiak ikasle kopuruarengatik zatitu behar da. Horren arabera, EHU eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa dira zerrendaburu (ikasleko 9.000 euro gastatuta), ondoren ageri dira Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Madrilgo Carlos III unibertsitatea, Rovira i Virgili eta Errioxako unibertsitatea (8.000 eta 9.000 euro artean).

Hona, autonomia erkidego bakoitzak 2013-14 ikasturtean ikasleko gastatutakoa:

- EAE                     9.312

- Nafarroa                8.355

- Errioxa                      8.052

- Katalunia                      7.663

- Kantabria                     7.660

- Aragoi                        7.095

- Asturias                      6.992

- Galizia                       6.762

- Valentzia                  6.618

- Madril                        6.350

- Gaztela eta Leon           5.995

- Gaztela-Mantxa            5.995

- Kanariak                      5.843

- Murtzia                        5.716

- Andaluzia                     5.505

- Extremadura                   5.352

- Balearrak                     5.277

- ESTATUA (batez bestekoa)                6.480

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EHU berriak EAE albisteak Nafarroako Unibertsitate Publikoa albisteak