Gizartea -

Abisu horia

Beroaldia berriro barnealdean eta enbata kostaldean

Arabako Errioxan 36 graduko tenperaturak izango dira ostiral honetan, 35ekoak barnealdean eta 32koak kostaldean. Enbatarekin, tenperaturek 8-10 gradu egingo dute behera ordubetean.

Beroaldia Iruñean
Beroaldia Iruñean
Ikus ezazu datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena

5:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak, Euskadiko barnealdean 36 graduko tenperaturak espero baitira ostiral honetan. Kostaldean, aldiz, enbata espero da arratsalderako.

Arabako Errioxan 36 graduko tenperaturak izango dira ostiral honetan, 35ekoak barnealdean eta 32koak kostaldean.

Iragan astean alerta laranja bi aldiz sartu zen indarrean muturreko tenperaturengatik. Barnealdean 40 graduko tenperaturak izan ziren Euskal Herrian.

Enbata

13:00etatik 17:00etara haizeak norabidea aldatuko du bat-batean, hego-ekialdetik ipar-mendebaldera. Norabide aldaketa Bizkaian hasi eta kostalde osoan hedatuko da.

Enbatarekin tenperaturek 8-10 gradu egingo dute behera ordubetean. 60-80 kilometro orduko boladak izan daitezke.

Larunbat hodeitsua

Larunbata, ostera, goibela izango da; izan ere, zerua hodeitsu izango da, isurialde atlantikoan gehienbat. Euria ahul bota dezake, batez ere goizaldean eta eguneko azken orduetan.

Hegoaldean tarteka eguzkia ikusi ahal izango dute eta ipar haizeak joko du, bolada indartsuren batekin Araban. Tenperatura minimoek pitin bat gora egingo dute, baina maximoek nabarmen egingo dute behera. Horrela, kostaldean 22 gradu espero dira, eta 24-27 gradu barnealdean.

Igandea

Igandean zeruak hodeitsu jarraituko du kostaldean, baina laino gutxiago izango dira eguerdian. Euskal Herriko hegoaldean, ostera, garbiago egongo da. Haizea ahul ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere barnealdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur EAE albisteak Eguraldia Bideoak Arabako Errioxa Udako azken ordukoa Bero-boladak albisteak