Gizartea -

Drogen aurkako operazioa

1,5 tona kokaina topatu dituzte Lekeitioko landetxe batean

Droga landetxe batean aurkitu du Guardia Zibilak. Kokaina babesten ari ziren sei pertsona atxilotu dituzte. Kokainaren jatorria zehazteko operazioak zabalik jarraitzen du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekeitioko (Bizkaia) landetxe baten gordeleku batean 1,5 tona kokaina topatu ditu Guardia Zibilak, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Droga babesten ari ziren sei pertsona atxilotu dituzte.

Etxe barruan zeuden pertsonak arriskutsuak izan zitezkeela iritzita, guardia zibilek landetxea inguratu dute eta kokaina babesten ari ziren pertsonak atxilotu dituzte.

Drogaren jatorria zehazteko operazioak zabalik jarraitzen du. Atxiloketa gehiago egitea ez dute baztertu ikertzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Drogak Lekeitio