Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat itota hil da Bidarteko hondartza batean

38 urteko gizon britainiar baten gorpua topatu dute goizean Erregeen Pabiloia hondartzan, eta suspertzen saiatu dira baina ez dute lortu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat itota hil da gaur Bidarteko Erregeen Pabiloia hondartzan, Sud'Ouest egunkariak jakinarazi duenez.

Kazeta horren arabera, hildakoa 38 urteko britainiar bat da.

Larrialdi Zerbitzuetara 09:51 aldera deitu dute, gizonezko bat uretan korderik gabe zegoela ohartarazteko. Artatzera joandako medikuak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea