Gizartea -

SAN FERMINAK 2015

Positibotzat jo dituzte sanferminak zenbait sexu-salaketa egon arren

Ia 1,4 milioi pertsona bertaratu dira sanferminetako ekitaldietara, "normaltasuna" izanik nagusi.

Ia 1,4 milioi pertsona Sanferminetako ekitaldietan

1:46

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1,4 milioi pertsona inguruk parte hartu du aurtengo sanferminetarako Iruñeko Udalak antolatu dituen 400 ekitaldietan, hau da, joan zen urtean baino 90.000 pertsona gehiago.

Joseba Asiron alkateak jaien gaineko balorazioa egiteko asteazken honetan eman duen prentsaurrekoan nabarmendu duenez, "poztasuna izan da nagusi eta, beste guztiaren gainetik, normaltasuna"; gainera, bere aburuz, "oso aldenduta egon dira gertatu behar omen ziren hondamendietatik".

Asironek positibotzat jo ditu aurtengo jaiak, eta azpimarratu du inklusioa, parte-hartzea, berdintasuna eta normaltasuna gailendu direla. "Emaitza oso ona izan da bizikidetzaren eta eta pluraltasunaren ikuspuntutik", defendatu du.

Dena dela, sexu askatasunaren kontrako delituei dagokienez, lau salaketa jaso dira sexu-erasoa egitea leporatuta (2014an bost izan ziren horrelakoak). Horren harira, gogoratu behar da tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeentzat telefono bidez informazioa emateko zerbitzua dagoela eguneko 24 orduetan: 016.

Sanfermin guztietan zehar Udaltzaingoak 58 pertsona atxilotu ditu eta epailearen aurrera eraman. Joan zen urtean baino % 36 gutxiago, 90 atxilotu egon baitziren.

Bestalde, Gaixoa ni ekitaldian euskaraz mintzatzen hasteaz batera entzun zen txistualdiari buruz galdetu diotenean Asironek hauxe adierazi du: "garai honetarako Iruñeak berezko bi hizkuntza dituela ulertzen ez duen pertsona lekuz kanpo dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Sanferminak Iruñean Joseba Asiron