Gizartea -

Blusaren eguna

Gasteizko Udalak asto lasterketak aldatzeko batzarra egingo du

Uztailaren 25ean ospatzen den Blusaren Eguneko asto lasterketen aurkako 11.000 sinadura jaso dituzte udalean eta irailean batzar monografikoa egingo dute, alternatibak bilatzeko.

2014ko Blusa Eguneko asto lasterketa. Argazkia: EiTB
2014ko Blusa Eguneko asto lasterketa. Argazkia: EiTB
2014ko Blusa Eguneko asto lasterketa. Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteziko Udalak Blusaren Egunean (uztailak 25) egiten den asto lasterketa tradizionalren aurkako 11.000 sinadura jaso ditu, eta alternatibak bilatzeko batzarra deituko du irailean. ATEA erakunde animalistak asteazken honetan eraman ditu asto lasterketen aurka change.org plataforman batutako 11.000 sinadurak.

Udalak irailerako deitu du kasu honetaz hitz egiteko batzarra, eta ondorioz, aurtengo uztailaren 25ean lasterketa tradizional hau egin ahal izango da. Batzar horretara blusa eta nesken konpartsako, talde ekologistetako eta talde animalistetako ordezkariak joango dira. Helburua, asto lasterketa tradizionalari alternatibak topatzea izango da.

"Astoek irain publikoa jasaten dute blusen eguneko lasterketan eta Gasteizko bizilagun asko sentsibilitatea mintzen du", adierazi dute ATEA taldeko ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gasteiz