Gizartea -

Bisita

Euskadin biztanleko egiten den osasun gastua 1.568 eurokoa da urtean

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpon Osasun sailburua Osakidetzako profesionalekin bildu dira Basurtuko erietxean.

Iñigo Urkullu eta Jon Darpon Osakidetzako profesionalekin bildu dira

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur adierazi duenez, “Euskadin biztanleko egiten den osasun gastua 1.568 eurokoa da urtean”. “Inbertsio horrek pertsonei arreta profesional hobea emateko aukera eskaintzen du”, gaineratu du.

Basurtuko erietxean izan da gaur lehendakaria Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera. Osakidetzako profesionalekin bildu dira.

Aurretik, ordea, erietxeko zenbait unitate ikusteko aukera izan dute. Agintariak haurrentzako Psikiatria unitatean eta Ginekologia eta Obstetrizia unitatean izan dira.

Psikiatria unitatean ezagutzera eman dietenez, gazteen artean ondorengoak dira gehien tratatzen diren gaixotasunak: jokabidearen trastornoak, bai gizartekoak bai eta jatearekin lotutakoak, psikosia, depresioa eta pertsonalitatearen trastornoak.

Artatutako gaixoen batez besteko adina 15 urtekoa da, eta urtean 110 eta 120 gazte artean artatzen dira.

Ginekologia eta Obstetrizia unitatea orain 44 urte jarri zuten abian eta denbora horretan 77.000 erditze artatu dituzte. Egun, gizartean ematen ari diren egoera berrietara egokitu du unitatea erietxeak.

Txirotasunaren eta kohesio sozialaren inguruan kaleratutako Alemaniako txosten bat ere izan du hizpide lehendakariak bisitan. Txostenaren arabera, 2020 urtean Euskadi oparotasunaren irla bat

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak