Gizartea -

Atxilotzeko Europar Agindua

Bikote bat atxilotu dute Santanderren, Frantzian hilketa bat egotzita

Uztailaren 9an, ustez, 29 labankada sartu zizkioten gazte bati Frantziako Reims hirian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek senar-emazte diren bi lagun atxilotu ditu Santanderren. Joan zen uztailaren 9an, Frantziako Reims hirian, gazte bati ustez 29 labankada sartzeagatik. Bikoteak Espainiara ihes egin zuen, eta Santanderren bizitzeko asmoa zeukan. Bertara lan-arrazoiengatik joan zirela zioten.

Polizia-iturriek gaur (asteartea) jakitera eman dutenez, egozten zaizkien egintzak Reims hiriguneko apartamentu batean jazo ziren. Akusatuek, leku berean, beste gizonezko bati ere zauri larriak eragin zizkioten, eta oraindik ospitalean ari da sendatzen.

Atxilotutako gizonezkoak Brasileko nazionalitatea dauka eta 39 urte ditu; bere emazteak, 38. Hilketa ustez gauzatu ostean, biek batera egin zuten ihes Espainiara, eta Kantabrian bizi ahal izateko izapideak egiten ari ziren.

Erasoen ustezko arduradun biek Frantziako agintaritzak jarritako Atxilotzeko eta Entregatzeko Europar Agindua zeukaten indarrean, Reimseko Polizia Judizialak egindako eskabidea zela medio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Frantzia albisteak