Gizartea -

Siria

Atzerri Ministerioa eta CNI Sirian galdutako kazetarien bila ari dira

Garcia-Margallo ministroak "zuhurtzia" eskatu du. Hilaren 12an ikusi zituzten azkenekoz hiru kazetariak, Alepon.

3 Kazetari desagertuta
 3 Kazetari desagertuta
Espainiako Gobernua lanean, Sirian desagertutako kazetariak aurkitzeko

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak "zuhurtzia" eskatu du Sirian desagertu diren hiru kazetari espainiarren auzian, eta Ministerioa eta Inteligentzia Zerbitzuak (CNI) "etengabe lanean" ari direla gaineratu du. EFEk antolatutako jardunaldi batzuetan egin ditu adierazpenok.

Horren esanetan, Ministerioa "uneoro" harremanetan ari da Espainiak Turkian duen Enbaxadarekin, herrialde horretatik zuzentzen baitituzte Siriarekin zerikusirik duten operazioak. "Posible den guztia egiten ari gara, bihotzez espero dut hau ondo konpontzea", adierazi du Garcia-Margallok.

Desagertutako kazetari espainiarrak hauek dira: Angel Sastre, Antonio Pampliega eta Jose Manuel Lopez; azken biak Berria egunkariaren kolaboratzaileak dira.

Hilaren 12an ikusi zituzten azkenekoz, Alepon. Egun, hiri hori munduko arriskutsuenetakoa da, Estatu Islamikoak eta Al-Qaidak horren kontrola kendu nahi diotelako Siriako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Gerra Siria Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Siria Kazetaritza gaur Bahiketak argazkiak