Gizartea -

Lan-istripua

Kamioi bat erori da AP-8 errepidetik A-15era, Astigarragan

Kabina erori da, eta kamioilaria barrutik ateratzea lortu dute. Atoia goian geratu da, AP-8an. Zirkulazioa etenda dago A-15ean, Andoainera bidean, Astigarragan.

Kamioia, A-15 errepidean. Argazkia: Ainhoa Mendiburu
Kamioia, A-15 errepidean. Argazkia: Ainhoa Mendiburu
Kamioi bat erori da A-8tik A-15era, Astigarraga parean

0:47

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat erori da AP-8tik zihoala A-15 errepidera, Astigarragan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Kabina A-15 errepidera erori da, gidaria barruan zegoela, eta bertaratu diren suhiltzaileek langilea bertatik ateratzea eta ospitalera eramatea lortu dute, baina ez dute jakinarazi zein den bere egoera. Atoia, berriz, AP-8an geratu da.

Ezbeharraren ondorioz, zirkulazioa erabat eten dute Astigarragan, A-15ean, Andoaingo noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Lan-istripuak Astigarraga bideoak A-15 autobia Merkantzia-garraioari buruzko albisteak