Gizartea -

Zientzia

Pauso garrantzitsua leuzemiari aurre egiteko

EHUko eta Deustuko Unibertsitateko zientzialariek leuzemia linfatiko kronikoa duten 500 pertsonaren genoma deszifratu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko zientzialari talde batek pauso garrantzitsua eman du leuzemiaren aurkako borrokan. Izan ere, gaixotasun hori duten 500 pertsonaren genoma deszifratzea lortu dute, eta hainbat mutazio identifikatu dituzte. Horrela, minbizi mota horri aurre egiteko informazio garrantzitsua eskuratu dute.

Ikerketa Nature aldizkari ospetsuan argitaratu dute, eta "mugarria" da "gure herrialdeko ikerketa zientifikoan", EHUren esanetan.

Hain zuzen ere, leuzemia linfatiko kronikoa duten 500 pertsonaren genoma deszifratu dute. Tumore mota ohikoenetakoa da; urtean, 1.000 kasu atzematen dituzte Espainian.

Tumorea garatzea eragiten duten aldaketa genetikoak ezagutzea “funtsezko pausoa” da tratamendua hobetzeko.

Ikerketaren emaitza Zehaztasuneko Medikuntzaren zutabeetako bat izango da. Horrela, mutazio genetikoen araberako tratamendua eman ahal izango diete pazienteei.

"Lan honekin leuzemia mota hau eragiten duten aldaketa genetikoen bilduma handi bat egin ahal izan da", ikerketaren egileek azaldu dutenez.

Leuzemia Linfatiko Kronikoaren Genoma Ikertzeko Partzuergo Espainiarrak egin du ikerketa, eta EHU eta Deustuko Unibertsitatea horren parte dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak Deustuko Unibertsitatea argazkiak