Gizartea -

Hilketa

12 urteko kartzela-zigorra ezarri diote aita hiltzeagatik Zallan

Horrez gainn, sententziak dio 100.000 euroko kalte-ordainak ordaindu behar dizkiola alargunari eta beste 20.000 euro alaba bakoitzari.

Zallako bizilagun batek ustez aita hil du

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak 12 urte, sei hilabete eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri dio 2013ko urrian 80 urteko bere aita sastakatu eta lepoa moztu zion Zallako bizilagun bati.

Halaber, sententziak dio 100.000 euroko kalte-ordainak ordaindu behar dizkiola alargunari eta beste 20.000 euro alaba bakoitzari. Gainera, haiengandik 20 urtez urrun egoteko agindua ere jaso du.

Epaimahaik akusatuak izandako aita hiltzeko asmoa nabarmendu zuen, sastakadak toraxeko eta samako guneetara zuzendu baitzituen. Azken gune horretan jugularra moztu zion.

Auzitegiak frogatutzat jo du akusatua gurasoekin bizi zela Zallako pisu batean, eta urteetan zehar tratu txarrak eta hiltzeko mehatxuak jaso zituztela berarengandik, epaiketan zehar beste zenbait familiartekok azaldu zutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zalla Erailketak albisteak