Gizartea -

Trafikoa

Bi kamioi gidari zauritu dira Azkoienen, elkarren kontra talka eginda

Arin zauritu dira eta Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kamioilari arin zauritu ziren atzo Azkoienen (Nafarroa), gidatzen zituzten kamioiek elkarren kontra talka eginda.

Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra atzo 15:51ak aldera gertatu zen NA-115 errepideko 18. kilometroan, Azkoien parean. Bi gidariak atzerritarrak dira eta anbulantzian Nafarroa Ospitalera eraman zituzten.

Gidarietako batek bizkarra urratua zuen, eta bigarrenak lepauztaia minduta.

Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileek kamioiko kabinatik irteten lagundu zioten gidarietako bati, eta errepidean barreiatutako erregaia garbitu zuten.

Iturri horien arabera, kamioietako batek egurra zeraman eta bestea, berriz, hutsik zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Azkoien Merkantzia-garraioari buruzko albisteak