Gizartea -

Lilleko (Frantzia) istripua

Beste lau euskal ikaslek alta jaso dute gaur arratsaldean

Frantzian ospitaleratuta dauden 13 gazteetatik lauk alta jaso dute gaur arratsaldean.

Lehen kaltedunak atzo iritsi ziren Bilbora. EFE
Lehen kaltedunak atzo iritsi ziren Bilbora. EFE
Lehen kaltedunak atzo iritsi ziren Bilbora. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian ospitaleratuta geratzen ziren hamahiru euskal gazteetatik lauk alta jaso dute gaur arratsaldean. Gainerakoek abuztuaren 3an egingo dute gehienez.

Bestalde, autobuseko gidaria inputatu dute gaur "nahi gabe zauriak" eragitea eta "segurtasun eta zuhurtzia betebeharra urratzea" egotzita, baina zaintzapean aske geratu da.

Txoferrak Espainian berriro gidatu ahal izango du, baina Frantzian ezin izango du gauza bera egin sententziak erabaki arte.

Horrela, Fiskaltzak egindako eskakizuna onartu du argibideetako epaileak. Hiru urteko espetxe-zigorra eta 45.000 euroko kalte-ordaina ezar diezazkiokete, eta baita 1.500 euroko isuna ere.

Gidariak negatibo eman zuen alkoholemia eta droga probetan, baina aitortu egin du GPSak aholkatutako ibilbidea jarraitu zuela, egokia ote zen egiaztatu gabe.

Ainhoa Isla ikasle zaurituak adierazi duenez, “atseden hartu eta gertatutakoa onartu behar dugu, ikaragarria izan delako”. “Guztiak bizirik gaude eta konponduko gara”, erantsi du.

Sekulako sustoa eta “nahiko traumatikoa” izan dela onartu du beste zauritu batek, baina “denborarekin pasatzea espero dugu”. “Lagun bati besoan ebakuntza egin behar izan diote, egonkor dagoela esan didate”, gaineratu du.

Ezbeharrean zauritutako beste gazte batek bizitakoa “beste esperientzia bat” izan dela uste du. Eskafoidean fisura bat du eta etxera itzultzearekin pozik agertu da.

Bestalde, azken orduetan “urduritasuna” nagusi izan dela onartu dute zaurituen senitartekoek.

Lilleko istripua senitartekoak Loiun efe

Senitartekoak eta ikasleak Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

Tunela gaizki seinaleztatuta zegoen

Jean-Rene Lecerf Lilleko Kontseiluaren presidentearen esanetan, istripua jazo zen inguruan tunela baino altuagoak diren ibilgailuak ohartarazteko gailu bat falta zen. Hori bai, gailu hori izatea ez dela beharrezkoa gaineratu du.

Espainiak Frantzian duen enbaxadoreak informazio gehiago eman du: tunelaren seinalizazioa eta argiztapena ez ziren egokiak.

Ospitaleratuta ez dauden gazteek kiroldegi batean pasatu dute gaua. Bidaiaren antolatzaileek hotel bat proposatu zuten, baina medikuek denak elkarrekin egotea nahiago izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Bilboko azken albisteak EAE albisteak Frantzia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gazteak